Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blois

Frantzia erdialdeko prefetura hiria (Loir-et-Cher), Loira ibaiaren ibarrean. 51.950 biztanle. Apezpikutegia. XV. mendeko gaztelua, XVIII. mendera arte aldaketa handiak izan zituena. Saint-Nicolas eliza erromaniko-gotikoa, Saint-Laumer beneditar abadia (XVII-XVIII. m.), Saint-Louis katedrala (XVII. m.). Udaletxea (XVIII. m.). Janari industria (txokolatea), industria mekanikoak eta hegazkin lantegiak.  v  Historia. Blois hiria VI. mendean agertu zen idatzietan, Toursko Gregoriok aipatua. XI-XIII. mendeetan Xanpaina aldera hedatzen zen konderri bateko hiriburua izan zen. XIV. mendearen bukaeran Orléans etxearen esku geratu zen. Bi aldiz bildu ziren Bloisen Frantziako Gorteak, 1576an eta 1588an.