Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bero

iz. Materiaren egoera, tenperaturak gora egitean gauzatzen dena; egoera horretan dagoen zerbait ukitzeak eragiten duen sentipena. Beroan egon (Ipar. eta Naf.): berotan egon. ◊ Fis. Gehikuntzak tenperatura igotzea dakarren energia mota. || izond. Gorputzarena baino tenperatura handiagoa duena; bero sentipena eragiten duena. ◊ Erraz sutzen den pertsonaz esaten da || Bero-beroan. Bero-bero. || Bero-bero egin. Jipoia eman, hartu. || Bero izan. a) Bero zen han eta urik ez zen. b) Larrazkena izanagatik zenbait urrats egin orduko bero nintzen.  v  Fis. Energia mota bat da beroa, sistema bateko gorputzen molekulen eta atomoen higidurarekin zerikusia duena eta lan fisikorako behar beharrezkoa dena (lurrun makinentzat, pertsonentzat,…). Gai bati beroa ematen zaionean, bere partikulak edo molekulak higitu egiten dira eta higidura horren ondorioz beroa sortzen da; bero dagoen gorputz horren molekulen higidura motelduz gero hoztu egiten da. Gaia berotu ondoren, hedatu edo bere egoera (trinko, lurrun, isurkari) aldatu egiten da. Beroa gorputz batetik bestera heda daiteke, erradiazioari (bero dagoen gorputzak uhin elektromagnetikoak igortzea), konbekzioari (jariakin hotzaren eta beroaren arteko zirkulazio korrontea) edo eroalpenari esker (beroa molekula batetik bestera igarotzea). Beste mota bateko energia ere bihur daiteke, energia elektrikoa edo higidurazkoa adibidez. Kalorietan neurtzen da baina zientzia ikerketetarako eta abarretarako joule delakoa erabili ohi da.  v  Beste energia moten eraldaketatik datorren energia; gehikuntzak tenperatura igotzea dakar, eta aldaketak eragiten ditu gorputzean.  v  Errekuntzako beroa. Kim. Gai kimiko bateko mol baten erabateko errekuntzan gertatzen den bero kopuruaren aldaketa.  v  Kondentsazioko beroa. Teknol. Gai batek gas izatetik isurkari izatera pasatzen denean askatzen duen bero kopurua.  v  Kristaltzeko beroa. Gai jakin batek disoluzio ase bat izatetik kristal izatera aldatzen denean askatzen edo hartzen duen bero kopurua; molekula-gramoko kalorietan ematen da. Disoluzioko beroaren aurkakoa eta berdina da.  v  Disoluzioko beroa. Gai jakin batek isurkari batean urtzen denean askatzen edo hartzen duen bero kopurua; molekula-gramoko kalorietan ematen da.  v  Fusiozko beroa. Gorputz batek, presio eta tenperatura aldagabean egonik solido izatetik isurkari izatera iristeko hartu behar duen bero kopurua.  v  Jouleren beroa. Elektr. Eroale batek sortzen duen bero kopurua, bertatik korronte elektrikoa igarotzen denean.  v  Neutraltzeko beroa. Kim. Azido baten baliokide batek base baten baliokide batekin disoluzio batean erreakzionatzen duenean gertatzen den bero kopuruaren aldaketa.  v  Erreakzioko beroa. Fis. Presio aldagabean gertatzen den prozesu kimiko jakin bateko bero kopuruaren gehikuntza.  v  Sublimazioko beroa. Gai batek trinko izatetik gas izatera pasatzen denean irabazten duen bero kopurua, tenperatura jakin batean. Izen bera hartzen du alderantzizko prozesuan galtzen duen bero kopuruak.  v  Eraldaketa beroa. Gai batek beste egoera bat hartzen duenean gertatzen den bero kopuruaren galera edo irabazia.  v  Lurrunketako beroa. Gai jakin bati eman behar zaion bero kopurua, presio eta tenperatura aldagabean, isurkari izatetik gas bilaka dadin.  v  Bero espezifikoa. Kim. Gai jakin bateko gramo bati eman behar zaion bero kopurua gai horren tenperatura gradu bat igo dadin.  v  Bero naturala. Gorputzeko organoen funtzioek sortzen dutena, osasun egoera egokia denean. Bizirik jarraitzeko behar den bero kopurua da.beroaldi. iz. Norbait edo zerbait bero (edozein adieratan) dagoen edo berotzen den aldia. Beroaldi batean esandakoak.