Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bernstein, Leonard

Estatu Batuetako musikagilea (Lawrence, Maassachusetts, 1918 - New York, 1991). New Yorkeko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari izan zen (1949-1970). Bere garaiko musikaren zabaltzen ahalegindu da bereziki. Hainbat motatako lanak ondu zituen: lan sinfonikoak (Jeremias, 1944); balletak (Facsimil, 1947), eta komediazko musika anitz, horien artean On the town (1944) eta West Side story (1957).