Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bernstein, Eduard

Alemaniar idazle eta politikaria (Berlin, 1850 - Berlin, 1932). Hasieran marxista ortodoxoa izan bazen ere, laster sozialismo berritzailearen aldekoa agertu zen marxismoaren kritika eginez: Sozialismo teorikoa eta sozialismo praktikoa (1899). Kautskyrekin batera alemaniar alderdi sozial-demokrataren buruzagi izan zen; haren tesiak nagusitu ziren alderdiaren barruan.