Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beaumont, Karlos

Luis Beaumontekoaren eta Maria Lizarazuren seme sasikoa eta Karlos II.a Nafarroako erregearen anaia (1361 - 1432). Beaumonteko kondea eta Durazzoko dukea, Karlos Beaumontekoa Nafarroako kapitain nagusia izan zen eta orobat Mauleko kapitaina Ingalaterrako erregearen zerbitzuan, Donibane Garaziko kapitaina Nafarroako erregearen zerbitzuan eta Lapurdiko Bailea. Hiru seme-alaba izan zituen: Joan, Luis eta Elisabet.