Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beaumont, Luis

Leringo I. Kondea (? - Madril, 1464). Karlos Beaumontekoaren semea, Leringo konde bihurtu zen Joana, Karlos III.a Nafarroko erregearen sasiko alabarekin, ezkondu ondoren (1425). 1432. urtean Nafarroako erreinuko kondestablea zen. Beaumontarren buruzagi nagusia, Vianako Printzearen alde agertu zen, hasieran erregearen aldekoa bazen ere. 1453an erregearen eta printzearen arteko bake akordioa izenpetu zuen Zaragozan. Honenbestean, Kondestablea, beronen bi seme eta beste bi zaldun nafar bahiturik geratu ziren printzearen askatasunaren truke. Zaragozako kartzelan (Kondestablearen Dorrea) zazpi urtez preso egon ondoren, Madrilen egokitu zen Luis Beaumontekoa, Gaztelako erregearen zerbitzari.