Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baulieu, Étienne-Émile

Frantses sendagile eta biokimikaria (Estrasburgo, 1926). RU 486 abortatzeko pilula sortu zuen, baita DHEAS izeneko hormona esteroidea ere. Hormonen ikerkuntzan aritu izan da bere karrera osoan, eta Frantziako Osasun Institutu Nazionalean horren inguruko sail baten buru izana da. 1982an Zientzien Akademiako kide egin zuten.