Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bausch, Pina

(Jaiotza izena, Philippine Bausch). Dantzari, koreografo eta antzezle alemaniarra (Solingen, 1940). Dantza-antzerki berritzaileenaren sortzailea eta ballet modernoaren dantzaririk onenetariko bat da. Ikasketak amaitutakoan, New American Ballet eta Metropolitan Opera House Ballet taldeekin dantzatu zen, New Yorken. 1973an bere konpainia sortu zuen, Tanztheater. Wuppertal hiriko operaren balleta zuzendu du. Koreografiaren arloan, hauek dira Pina Baushen lanik aipagarrienak: Ifigenia Tauriden (1974), Orfeo eta Euridize (1975), Zazpi bekatu nagusiak (1976) eta Palermo, Palermo (1990). 1983an Federico Felliniren E la nave va filmean parte hartu zuen.