Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baum, Vicki

Estatu Batuetako eleberrigilea (Viena, 1888 - Hollywood, 1960). Lan ugari eta errazen sortzailea. Sortzez austriarra, 1932an AEBetan hartu zuen bizilekua. Hasierako kontakizun eta eleberriak alemanieraz idatzi zituen, baina gerora ingelesez moldatu zituen zinema gidoi eta eleberri anitz. Eleberri zenbait: Menschen im Hotel (1929), antzerki eta zinemara eramana (Grand Hotel); A tale from Bali (1939); The mustard seed (1953); Written on water (1957).