Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baldwin, James

Estatu Batuetako eleberrigilea (New York, 1924 - Saint-Paul-de-Vence, Frantzia,1987). Apaiz protestantea beltz baten semea, Baldwin-en lana bere arrazaren erreibindikazio saioa da. Lehen eleberrian (Joan eta konta mendian, 1952) arraza beltzaren helburuak agindutako lurraren begira dagoen judutar herriarenekin bat egiten ditu. Beste zenbait eleberri: Giovanni-ren gela, 1956; Beste herri bat, 1961; Beale kalea mintza baledi, 1974. Antzerki lanak: Amen Kantoia,1958; Charlie jaunarentzako blues-a, 1964. Kristau morala eta berak bizi izandako arraza bereizkeria da Hurrengoan su, (1963) saio bildumaren gaia. Beste zenbait lan: Behin galduta nenbilela, 1971, Malcom X-en bizitza eta lanaren gainean; Izen gabea kalean, 1972; Deabruak lana badu, 1976.