Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Balduin

Gurutzaden garaian, Jerusalem erreinu kristaueko bost errege flandestarren izena.  v  Balduin I (1058-1118). Jerusalemgo lehen erregea (1100-1118). Godefroi de Bouillonen anaia, I. Gurutzadan hartu zuen parte.  v  Balduin II (1118-1131). Aurrekoaren lehengusua, musulmanen aurka borrokatu zen eta Tenpleko ordenako gudarien egoitza egiteko baimena eman zuen.  v  Balduin III (1129 - Beirut, 1163). Aurrekoaren biloba, II. Gurutzadan hartu zuen parte.  v  Balduin IV (Errege legenduna, 1160-1185). Saladini nagusitu zitzaion bi aldiz (1176-1177) eta bakea egin zuen 1180an.  v  Balduin V (1179-1186). Aurrekoaren iloba, eta ondorengoa.