Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Balduin Errenazimentu

Belgikarren erregea (Brusela, 1930 - Motril, Granada, 1993). Balduinen erregetzako azken gertaera politikoen artean hauek dira garrantzitsuenak: egun batez bere burua "erregetzarako gai ez izatea” aitortu eta, kontzientzia arazoak zirela medio, zenbait egoeretan abortoa zigorgabetzen zuen legea sinatu nahi ez izateagatik erakundeen artean sortu zuen krisialdia (1990); eta bere arreba Astrid printzesaren ondorengoei erregetzara iristeko aukera emanez, Lege Salikoa indargabetzea (1991). Seme-alabarik izan ez zuenez, hil zenean bere anaia Alberto II.ak hartu zuen erregetza.