Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baez, Joan

Estatubatuar kantaria (Staten Island, New York, 1941). Folk musikan nabarmendu da, baina countrya eta pop-rocka ere landu ditu. Ahots indartsua du, soprano ahotsaren tankerakoa. 1970eko protesta kantugintzako kantaririk ospetsuenetakoa izan zen. 1990eko hamarraldian oraindik etengabe jarraitzen zuen lanean, Bosniako gerrako egunik gatazkatsuenetan Sarajevon egindako emanaldiak erakusten duenez.