Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baekeland, Leo Hendrik

Belgikako kimikaria (Gante, 1863 -  New York, 1944). 1889tik aurrera Estatu Batuetan bizi izan zen. Han argazki emultsioei buruzko ikerketa batzuk egin zituen eta argazkiak azkar errebelatzeko paper bat asmatu zuen; geroago, zelula bat ere asmatu zuen kloruro alkalinoen elektrolisia egiteko. Dena dela, 1906an bakelita asmatu zuelako da ezaguna; izan ere, lehen erretxin sintetikoa baita bakelita.