Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baffin, William

Itsasgizon ingelesa (Londres, 1584 - Ormuz, 1622). Davis itsasartean sartu zen lehen esploratzailea izan zen, eta alde haietako zenbait itsaso eta lurraldek bere izena daramate. Ormuzko (Persiako Golkoan) setioan hil zen portugesen aurkako guduan.