Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baeyer, Johann Friedrich Wilhelm Adolf

Alemaniar kimikaria (Berlin, 1835 - Bavaria, 1917). 1863an azido barbiturikoa aurkitu zuen. 1875an berak eratutako laborategian karbonoaren eraztunak osatzeko era berriak asmatu zituen eta horien inguruan teoria bat eratu zuen: bost edo sei atomoko eraztunak arruntagoak ziren kopuru urriagokoak baino. 1905ean Kimikako Nobel Saria jaso zuen.