Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baade, Walter

Alemaniar astronomoa (Westfalia, 1893 - Gotinga, 1960). Hanburgoko unibertsitatean hamaika urtez irakasle izan ondoren, 1931. urtean Estatu Batuetara joan zen. Wilson eta Palomar mendietan egin zituen behaketarik garrantzitsuenak. 1920an Hidalgo planetoidea aurkitu zuen, ezagutzen den urrunena; 1948an eguzki sisteman barneratuen dagoen asteroidea aurkitu zuen, Icaro izena eman ziona. Andromeda galaxia ikertzen ari zela izar distiratsuenak gorri kolorekoak zirela ikusi zuen. Bere ikerketen arabera Andromeda uste zena baino urrunago zegoen, eta horretaz izar guztiek handiagoak behar zuten izan. Ikerketa horien arabera Lurraren neurria ere zalantzan jarri zen.