Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baal Shem Tov

Juduen artean hasidim taldearen sortzailea (Tluste, gaurko Ukraina, 1700 inguruan - Medzhibozh, gaurko Ukraina, 1760). Mistikaren, ikasketa sekularren eta juduen arrazionalismoaren aurka agertu zen Baalek sortu zuen taldea eta horiek zituen ezaugarri nagusiak. Baalek askatu zuen Kabbala XVI. mendean Isaac ben Solomonek ezarritako aszetikatik. Elezahar eta ipuin asko daude Baalen bizitzari buruzkoak eta zaila da bere benetako biografia egitea. Bizi izan zen denboran, gatazka asko piztu zituen eta tradizioz gordetzen ziren hainbat balio aldatu zituen. Ez zuen idatzirik utzi baina ikuspegi berri bat eman zuen judu erlijioaz.