Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

azeri hegalari

iz. Zool. Saguzaharraren familiako ugaztuna (Pteropus celaeno vulpes). Gorputzez 40 cm baino gehiago izaten da askotan, eta hegalak zabaldurik 1,50 m izatera iristen da. Burua txikia, muturra luzea eta belarriak zorrotzak ditu; ilea gorrizta trinkoa. Fruituak jaten ditu, eta Malakako eta Sondako uharteetako oihanetan bizi da, milaka kide izatera irits daitezkeen talde handietan.