Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azerbaijan

Sobiet Batasuna zenaren eta Iranen artean banaturik dagoen Asiako lurraldea (mendebaleko Asia).  v  Historia. Urartu erresumako lurraldea izan ondoren, mediarren inperio akemenestarraren barnean geratu zen. VIII. mendean, arabiarrek hartu eta Islamera bihurtu zuten Azerbaijan. Persiarrek XVI. mendean hartu ondoren, turkiarrek eta persiarren arteko gatazka iturria izan zen 1828an errusiarrek hartu zuten arte. 1920an Sobiet Batasuneko Errepublika Sozialista bihurtu zen; hegoaldea Iranen mende geratu zen 1938tik aurrera.