Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

azerbaijanera

iz. Azerbaijango hizkuntza. Turkoaren hizkuntza familia berekoa da jatorriz. Azerbaijaneraren kulturak maila handia hartu zuen XV. mendetik aurrera. Sobiet Batasuna zeneko aldean alfabeto zirilikoa, eta Persiako alderdian arabiarra erabiltzen diren arren, ez dago halako bereizkuntzarik bi moldeen artean. Egungo persieraren lexikoak azerbaijaneratik hartutako hitz asko erabiltzen ditu.