Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ayer, Alfred Jules

Britainiar filosofoa (Londres, 1910 - Londres, 1989). Logika irakaslea izan zen Oxforden. Bere iritziz, behaketa logiko eta enpirikoak soilik du zentzurik; aitzitik, metafisikak, erlijioak eta etikak ez du batere baliorik. Language, Truth and Logic (1946, Hizkuntza, egia eta logika) izan zuen obrarik ezagunena.