Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aylwin, Patricio

Txiletar politikari eta legegizona (Viña del Mar, 1918). Falange Nazionala eta Alderdi Sozial Kristaua elkartzetik 1957an sortu zen Txileko Alderdi Demokrata Kristauaren sortzaileetako bat izan zen. Zortzi urte geroago senatari aukeratua izan zen eta Eduardo Frei Montalva presidenteari (1964-1970) loturik gelditu zen bere izena. 1971n Salvador Allenderen Unidad Popular alderdiak garaipena lortu zuenean, Senatuko buru izendatu zuten (1972an utzi zuen kargu hori). Hasieran Augusto Pinocheten (1973-1990) aldeko zen Eskuineko Blokea osatu zuen. 1983-1984 bitartean, hauteskundeak egitea eta konstituzio politiko berria idaztea eskatzen zuen plataformaren buru izan zen Aylwin. 1990ean, aurreko urteko abenduko hauteskundeetan lortutako botoen % 55,2arekin, Txileko presidente konstituzional bihurtu zen, eta lau urtez gobernatu ondoren Eduardo Freik hartu zuen kargua 1994an.