Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ayllu

iz. Hist. Kitxuen artean, klanaren izena. Klana historiaurretik datorren lurraren talde jabetzan oinarritzen da. Taldea emakumezkoen oinordekotasunean oinarriturik osatzen zen hasieran; gerora, gizonezkoak aylluko emakumeekin ezkonduz sartzen ziren talde barruan. Lur sailak aldian behin taldeko partaide guztien artean banatzen ziren berriz, eta ezin ziren jabez aldatu.