Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aristofanes

(Bizantziokoa). Greziako gramatikari eta kritikaria (K.a. 257 inguruan - K.a. 180). Homeroren testuak aztertu eta Greziako literaturari buruzko ikerketak egin zituen. Alexandriako museo eta liburutegiko zuzendaria izan zen, Aristarkoren maisua eta horrekin batera Kanon alexandriarra deitutako lanaren egiletzat daukatena; greziar literaturan eredu diren lanen zerrenda da Kanon hori.