Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aristi, Pako

Gipuzkoar idazle eta kazetaria (Urrestila, 1963). Kazetaritzan lizentziaduna. Ricardo Arregi kazetaritza saria jaso du bi urtean jarraian (1992an eta 1993an), eta Bezperan entregatu nituenak (1988) liburuan bildu zituen, besteak beste, hainbat aldizkari eta egunkaritan argitara emandako artikuluak. Kazetaritza arloko kolaborazioekin eta saiakera moduan argitara emandako lanekin batera (Euskal Kantagintza berria, 1985), Euskaldunon aberia (1994), ipuingintza landu du du –Iraleko ipuin eta poemak (1989), Auto-stopeko ipuinak (1994), Los informes informales (1997)–, eta baita poesia ere, Oherako hitzak (1998) eta Castletown (1997) liburuetan. Haur eta gazte literaturaren alorrean liburu arko argitaratutakoa da: Martinellok ez du kukurik entzuten (1985), Martinello eta sei pirata (1986), Zazpi pirata baltsa batean (1987), Hamasei paisa eta paralitiko bat (1988), Miren, Garbiñe eta sorgin baten komeriak (1987), Itsasontzi baten (1991), Jantoki txinoan (1991), Azken lamiaren bila (1991), Kenyako tximeleta (1991), Din, dan, don, kanpai lapurrak non (1996) ete Benetako lagunen aterbea (1998). Nobelagintzari dagokionez, Kcappo. Tempo di tremolo (1985), Irene. Tempo di adagio (1987), Krisalida (1990) eta Urregilearen orduak (1998) eleberriak argitaratu ditu. Azken honekin Espainiako Literatura Kritikarien Elkarteak emandako Kritikaren saria lortu zuen 1998an. 2000. urtean Venezuela, iraultza isilaren hitzak liburua eman zuen argitara, bidaien kronika eta erreportajearen arteko lana. Musikazale eta musikalaria ere bada, eta 1999-2000 urteetan Mikel Markezekin batera Tribuaren hitz galduak ikuskizun poetiko-musikala aurkeztu zuen Euskal Herri osoan zehar. 2003an Libreta horiko poemak argitaratu zuen. 2004an, Nemesioren elefantea, Jokin Larrearen marrazkiz hornitua, eta Gauza txikien liburua, poesia eta narratiba tartekatuz. Urte horretan bertan, Urregilearen orduak eleberriaren gaztelaniazko bertsioa argitaratu zuen, Las buenas palabras tituluarekin. 2005eko urrian bere Note book berezia aurkeztu zuen Donostian.