Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aretxagazeta

Aretxabaletako euskara hutsezko herri aldizkaria. 1992ko martxoan kaleratu zen lehen aldiz. Aretxabaleta Komunikabideak Loramendi elkarteak argitaratzen du 1998. urteaz geroztik. Aurretik, Aretxagazeta elkarteak kaleratzen zuen. Hamabostekaria da, 2.500 ale argitaratzen dira eta 1.500 pezeta kostatzen da urteko harpidetza. 24 orrialde inguru izaten ditu normalean eta Aretxabaletan banatzen da. Herri mailako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria.