Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aretxabaleta

Gipuzkoako udalerria (Debagoiena). Altuera 235 m, 13,6 km2. 1997ko abenduko datuen arabera, 5.984 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago. Hizkuntza banaketa 1996an: 3.707 euskaldun, 837 ia euskaldun eta 1.292 erdaldun. Auzoak: Aozaratza, Arkarazo, Arenatza, Etxebarri, Galartza, Goronaeta, Izurieta eta Oro. Deba eta Urkulu ibaiek zeharkatzen dute udalerria. Langilegoa bertako eta Arrasateko industriari dago lotuta batez ere.