Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aretino, Pietro Bacci

Italiako idazlea (Arezzo, 1492 - Venezia, 1556). Hamahiru urte zituela ihes egin zuen etxetik; hemeretzirekin Erromara joan zen eta handi-kien zerbitzura jarri. Gero, Medicitarrek, Leon X.ak eta Klemente VII.ak eman zioten babesa. Orduan ekin zion idazteari eta Europako errege, elizgizon eta printze ahaltsuenak ezagutu zituen. Horiek guztiak haren lumaren beldur ziren, gehien ordaintzen zuenaren alde jartzen baitzen. Hainbeste etsai zituenez, Venezian gorde behar izan zuen (1527) eta bizimodu arranditsua eraman.  v  Bere komedietan garaiko gizartearen soegile kupidagabe bezala ageri da: La Cortigiana (1525); Il Maresciallo (1527); L’Hipocrito (1543) eta Il Filosofo (1546). Baditu poema irrigarriak ere: Pasquinate (1520). Gizartearen hipokresia salatu zuen: Dialogo delle corti (1538). Sei elkarrizketak osaturiko Ragionamenti (1536 eta 1556) izenburuko poemak gortesauen lanbidea du gaitzat eta XVI. mendeko gizarte klase nagusiaren bizitza sentsual eta ustela deskribatzen du. Gutunetan ere — Lettere volanti, 1537-1557— mende hartako ohiturak jartzen ditu agerian.