Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aretxabaleta Komunikabideak Loramendi

Aretxabaletako (Gipuzkoa) herri komunikabideak biltzen dituen elkartea. 1998ko martxoan sortu zen Aretxagazeta eta Atxabalta telebista biltzen zituen komunikazio talde hau. Gaur egun, Aretxagazeta aldizkariak osatzen du, soilik, Aretxabaleta Komunikabideak Loramendi elkartea. Atxabalta telebista 1999ko otsailetik 2000ko maiatza bitartean egon zen martxan. Goiena proiektuan sartua dago orain.