apendize
iz. Zool. Animaliaren gorputz atal luzaka, atal nagusiari lotua. Halakotzat hartzen dira poliketoen erroak, apodoen zentzumenezko erroak, arrainen hegalak eta ornodunen gorputz atalak. v Apendize zekala. Med. Heste itsuaren behealdean dagoen hodiaren luzakina. Gizonak ez ezik, primate gehienek eta marruskariek ere izaten dute. Gizonarengan 5-8 cm-ko luzera du eta cm bateko diametroa. Linfa gisako ehuna izaten du.