Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apenino mendiak

Italiako mendikate luzea (1.300 km), penintsula haren benetako bizkarrezurra osatzen duena. Iparraldeko Apeninoak (Liguriako Apeninoak) txikiak baina malkorrak dira. Erdialdean, Po ibaiaren harroa inguratzen dute (Toskanako Apeninoak) eta hegoalderago ageri dira Abruzzi mendiak, garaienak (Gran Sasso, 2.914 m). Hegoaldeko Apeninoek (Calabriakoak) oso mendialde heterogeneoa osatzen dute (Sila mendia, 1.914 m).  v  Astr. Ilargiko mendi katerik garrantzitsuena. Eurietako itsasoaren hego-mendebaldea inguratzen du, itsaso horren ertzetan amildegiak sortuz eta kontrako aldean haran sakonak.