apendizitis
iz Med. Apendize zekalaren hantura, mikrobiozko kutsadurak eragina. Eskuineko hobi iliakoan oinaze handiak, goragalea, eta odolean leukozitoak ugaltzea eragiten ditu. Apendize handitua lehertzeak kutsadura larria ekar lezake (peritonitisa). Kirurgia bidez apendizektomia egitea beste erremediorik ez da ezagutzen gaitz honetarako.