Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apellaniz, Juan Maria

Euskal arkeologo eta antropologoa, Jose Migel Barandiaran maisuaren ikasle ezagunetarikoa. Historia Orokorrean doktoratua eta Elizaren Historian eta Arkeologia Kristauan lizentziatua. Deustuko Unibertsitateko Arkeologia Praktika Eskolako zuzendaria eta Museo Historikoko Arkeologia Saileko arduraduna. Katedradun da Deustuko Unibertsitatean. Bere ikerketaren ildo nagusia leizeetako artelanen egileak bereizi eta identifikatzean datza.