Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Angelu

Lapurdiko kantonamendua eta udalerria, Baiona eta Miarritze artean dagoena, itsasaldean. 1999ko erroldaren arabera, 36.742 biztanle ditu. Anglet du izen ofiziala. Baiona eta Miarritzekin batera, BAB erakundea osatzen du. Bi kantonamendutan banatuta dago Angelu: Angelu Iparra eta Angelu Hegoa. 1999ko datuen arabera, Angelu Iparrak 15.811 biztanle ditu, eta Angelu Hegoak, 19.452.