Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Angelopoulos, Theodoros

(Theo deitua). Greziar zinemagilea (Atenas, 1936). Poema filmikotzat jo izan ditu bere filmak hainbat kritikarik, Greziako gaur egungo gizarteari eginiko gainbegirada moralista direlakoan. Hauek dira Angelopoulosen film ezagunenak: Komedianteen bidaia (1975), Lainopeko paisaia (1988), Zikoinaren pauso esekia (1991), Ulisesen begirada (1995), Argia eta lagunartea (1995), Betikotasuna eta egun bat (1998; urte haretan Cannesko zinemaldiko Urrezko Palmondoa jaso zuen).