Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Altuna, Naty

Gipuzkoar margolaria (Donostia, 1915). Gaztetan Donostiako Arte Eskolan ikasi zuen, Ascensio Martiarena eta Jose Camps irakasleekin. Olio teknika erabili izan du batez ere, eta naturarekin zerikusia duten gaiak islatzen ditu bere koadroetan. Bere lanak, Irun, Errenteria, Hondarribia, Donostia eta Getxon erakutsi ditu.