Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Altuna Bengoetxea, Patxi

Euskal filologoa (Azpeitia, 1927). Jesusen Lagundikoa; ikasketak Loiola, Oña, Urduña, Innsbruck eta Salamancan egin ditu. Euskaltzain osoa. Hainbat aldizkaritan idatzi du, hala nola, «Egan», «Euskera», «Jesus’en Biotzaren Deya», «Zeruko Argia», etab. 1967an euskara ikasteko metodo bat argitaratu zuen, bi liburutan: Euskera ire laguna! Beste liburu bat ere idatzia du euskararen didaktikaren alorrean: Euskal Aditza (1973). Donostiako EUTG eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da. Zenbait klasikoren edizio kritikoak argitaratu ditu (Detxepare, Joannes Etxeberri). Beste bi liburukitan Mendibururen idazlan argitaragabeak eman ditu argitara.