Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Altuna, Ignacio Manuel

Azkoitiko Zalduntxoetakoa (Azkoitia, 1722 - Azkoitia, 1762). Peñaflorida Kondearekin batean, Euskal Herriaren Adiskideak (Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País) elkartea prestatu zutenetako bat. Kanpoan bizi izanik, garaiko gizartearen aurrerapenaz arduratuak zeuden gizon ospetsuenak ezagutzeko parada izan zuen. Hala, Jean Jacques Rousseau bere adiskideetakoa izan zen; idazle suitzar honek Altunaren dohainak aipatzen ditu Aitorkizunak izenburuko autobiografian.