Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ali Baba

Mila eta bat gau kontakizunetako historia bateko protagonista. Ali Baba artisau pobreak, halabeharrez, berrogei lapurren haitzuloan sartzeko sekretua aurkitzen du. Sesamo, zabal zaitez! esanez, atea irekitzen da, eta bertan pilatuta dagoen altxorretako parte batez jabetzen da Ali Baba. Gaiztaginen eskuetan jausirik, hil egin nahi dute, baina bera hil ordez, Murjane jopu asmotsuari esker, lapur guztiak hilko dira.