Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ali Al-Mokri

Yemendar olerkigile eta kazetaria (Homra, Taiz, 1966). 1985 ingurutik aurrera kazetaritzaren zenbait alorretan jardun du lanean, kazetaritzaren inguruko zenbait ikastaro berezitan parte hartu du eta zenbait egunkaritako editoreburu izan da; arabiar zein nazioarteko egunkari eta aldizkarientzat lan egin du. Hainbat erakundetako kide eta kargudun izateaz gainera, aipatzekoa da Yemengo idazleen elkarte orokorreko idazkari izan dela. Ikerketa asko egin ditu erlijioari buruz eta globalizazioaren ondorioei buruz. Literaturari dagokionez, 1980ko hamarraldiaren hasieran ekin zion olerkiak eta kontakizun laburrak idazteari, eta harrezkero olerkigintza modernoaren bideari heldu dio. Bere lan nagusiak dira Leihoa Body Cairorentzat (1987) eta Liburuaren Forma Orokorraren Antolaketa (1999) olerki bildumak.