Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alfontso

(Katalanez Alfons) Aragoi eta Kataluniako bost erregeren izena.  v  Alfontso I.a Aragoikoa, Gudularia goitizenez (1073 inguruan - 1134). Aragoi eta Iruñeako erregea (1104-1134). Mairuen kontra borrokatu zen eta, konkistatu eta gero, erreinuko hiriburu bihurtu zuen Zaragoza hiria (1118).  v  Alfontso II.a Aragoikoa eta I.a Kataluniakoa, Gardia izengoitiz (1157 - Perpignan,1196). Proventza eta Biarnoko errege ere izan zen. Kataluniaren batasuna bultzatu zuen (Roselló barne) eta erreinuko mugak sendotu. Poesia proventzala landu zuen.  v  Alfontso III.a Aragoikoa eta II.a Kataluniakoa, Eskuzabala izengoitiz (Valentzia, 1264 - Bartzelona, 1291). Aragoi, Katalunia eta Siziliako erregea (1285 - 1291). Balear Uharteak konkistatu zituen, Mallorka, Eivissa eta Menorkaren jabe eginik. Petri III.aren semea, oinordekotzan hartu zuen Bezpera Siziliarren ondoan Aragoiko erregeen eskuetara igaro zen Siziliako lurraldea (1282). Frantziak eta aitasantutzak bere aginpidea mugatzen zuen aitonen semeen aldeko Batasunaren Pribilegioa delakoa sinatzera behartu zuten (1288)  v  Alfontso IV.a Aragoikoa eta III.a Kataluniakoa, Onbera izengoitiz (1299 - Bartzelona,1336). Sardiniako errege ere izan zen (1327-1336). Genovatarren aurkako guduei esker Sardinia eskuratu bazuen ere, baliabide ekonomikorik gabe gelditu zen eta bere seme Petri IV.aren kontrakotasuna jasan behar izan zuen.  v  Alfontso V.a Aragoikoa eta IV.a Kataluniakoa, Bihotz-Handia izengoitiz (1396 - Napoli, 1458). Aragoi, Sardinia eta Siziliako errege (1416-1458), Napoliko errege (1442-1458). Fernando I.a Zuzenaren semea, «Bi Sizilien» lehenengo erregea izan zen. Mediterraneo mendebaldeko nagusitasuna erdietsi nahian, genovatarren aurka borrokatu zen. Napolin egokitu ondoan, kultura gune distiratsua bihurtu zen gorte italiar hura baina, Penintsula aldeko arazoak behar bezalako arduraz hartu ez zituelarik, krisi luzean sartu zuen Aragoiko koroa.