Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alfontso Maria de Ligorio, Santua

Italiar misiolari eta teologoa (Marianella, Napoli ondoan, 1696 - Nocera, 1787). Napoli eskualdea berriro kristautzeari ekin zion eta berrerospenaren kongregazioa eraiki zuen (1732). Ekiprobabilismo deituriko teologia moraleko sistema sortu zuen, probabilismo eta errigorismoaren arteko jarrerak aldezten dituena. Obra nagusiak: Mariaren gloriak (1750; G. Arrueren euskal itzulpena, 1900) eta Teologia morala (1753-1755). Pio IX.ak Elizako Doktore izendatu zuen.  v Jaia, abuztuaren 1a.