Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alfredo Handia, Santua

Wessex-eko errege lehenbizi (871-878) eta anglo-saxoniarrena gero (878-899) (Wantage, Berkshire, 849 - 899). Ethelwulfen semea, Ethelraed I.aren anaia eta ondorengoa. Daniarren aurka borrokatu zen, anglo-daniarrek bere eskubideak onar zitzaten lortuz. Erregearen aginpidea berrezarri zuen eta Ingalaterrako batasuna prestatu zuen. Gizon ikasia, latinezko zenbait obra anglo-saxonierara itzuli zituen, hala nola Bedaren Elizaren historia eta Boezioren De consolatione. Heziketa, literatura eta Elizaren erreforma bultzatu zituen.  v  Jaia, azaroaren 28a.