Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alekan, Henri

Frantses kamera operadoreburua (Paris, 1909 - 2001). Zuri-beltzezko argazki bikain eta zehatza da Alekanen agindupean filmatutako pelikulen ezaugarri nagusia: Trenbideko guda (1946), Ederra eta Piztia, Juliette edo ametsen giltza (1951), Gauzen egoera (1982), Desioaren hegalak (1987). Arteari buruzko dokumentalak ere egin zituen: Rodinen infernua (1958).