Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alegría, Ciro

Peruko eleberrigilea (Huamachuco, 1909 - Lima, 1967). Lehen ikasketetan César Vallejo izan zuen irakasle. APRA alderdiko militantea izan zen; bere ekintza politikoak zirela eta, Txilera kanporatu zuten. Han literatura lantzen hasi zen behin betiko. Icaza eta Arguedasekin batera Latinoamerikako indigenismoaren ordezkaria. Idazle honen obretan herri hizkuntzaz mintzo den indio peruarra eta bere ingurunea, Hego Ameriketako kontinente osora hedatzen den erreibindikaziozko kontagintza baten sinboloak dira. Obra nagusiak: La serpiente de oro (1935), Los perros hambrientos (1938), El mundo es ancho y ajeno (1941).