Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alegre, Manuel

Portugaldar poeta (1936). Erbestera –Parisa lehenbizi eta Aljeriara segidan–, alde egin zuen 1964an, Salazarren diktadurak hartara behartuta. Neorrealimoaren baitakoa da bere poesia, eta askatasuna, zapalkuntza, Portugalen kolonietako gerrak, erbestea... ditu gaitzat. Praça da cançao (1965, Kantuaren plaza) du lehen liburua, baina lehendik ere hainbat poema zituen argitaratuak, A poesia livre (1962) eta Poemas livres (1962-63) aldizkarietan. Antzinako kantugileen tradizioa berreskuratu nahi izan du Alegrek, eta Portugalgo literaturako zenbait idazle handi ditu erreferentziatzat, Camoes besteak beste. Hona hemen berak idatziriko beste zenbait obra: O canto e as armas (1967, Kantua eta armak), Atlantico (1981), Chegar aqui (1984, Hona heldu), 30 anos de poesia (1995, 30 urte poesia) eta Contra a corrente (1997, Korrontearen aurka).