Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alberto Ia Habsburgokoa

Austria eta Estiriako Dukea (1282) eta enperadore germaniarra (1255 - 1308, Königsfelden, Aargau). 1298-1308 bitartean izan zen enperadore. Filipe IV.a Frantziakoari lagundu zion Bonifazio VIII.a Aita Santuaren aurka eta zuzenean hartu zuen parte Poloniako politikan. Bere erreinaldiaren garaian erdietsi zuten burujabetza Suitzako kantonamenduek. Bere iloba Joan Soabiakoak hil zuen 1308. urtean.