Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alberto IIa

Belgikako erregea (Brusela, 1934). Leopoldo II.a erregearen eta Astrid erreginaren bigarren semea. Genevan eta Bruselan hezi zuten. Bigarren Mundu Gerran, bera eta bere familia Alemaniara deportatu zituzten. 1953an Belgikako gudarostean sartu eta bertako itsas armadan egin zuen soldadutza. 1959an Paola Ruffo di Calabria printzesa italiarrarekin ezkondu zen. Besteak beste, Belgikako senatari, Gurutze Gorriko lehendakari eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide izan da. Bere anaia Balduin erregea hil ondoren, Alberto 1993ko abuztuaren 9an bihurtu zen Belgikako errege.