Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alberto Mecklemburgokoa

Mecklemburgoko Dukea (Alberto IV) 1340tik 1412ra. 1363. urtean Magnus Erikson bere osaba Suediako erregetzatik egotzi zuen, eta berak hartu erregetza. Kargu nagusiak alemaniarren esku utzi zituela eta, eskandinaviar nazionalistek, Danimarkako Margarita erregina buru, eraitsi zuten 1389an.